Udaberri erretiratuen taberna eta jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua berriz jarri du martxan udalak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 2a, 18:00
Udaberri tabernaren kanpoaldea (Argazkia: Zarauzko Udala).

Maiatzean egin zuen udalak aurreneko saiakera, baina inor ez zen aurkeztu orduan, eta orain berriz zabaldu du epea. Abuztuaren 11, osteguna, izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Zarauzko Udalak berriz jarri du martxan Udaberri erretiratuen taberna eta jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua. Izan ere, maiatzean egin zuen aurreneko saiakera, baina epea amaituta, inor ez zen aurkeztu.

Udalak gogorarazi du eskaintzak elektronikoki erregistratu beharko direla Zarauzko Udalaren webguneko Kontratatzailearen Profilean. Lizitazio prozesuaren inguruko informazio gehiago behar duenak, berriz, lau bide ditu: Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuta (Kale Nagusia, 29 behea); 943-00 51 00 telefono zenbakira deituta; haz@zarautz.eus helbidera idatzita; edo udalaren webguneko Kontratatzailearen Profila atalean sartuta.

Esleipen berria gauzatu bitartean, Zarautz Kirol Elkartea ari da kudeatzen taberna eta jangela.