Ostiralean amaituko da Taxi-Bus zerbitzua erabili ahal izateko txartela eskatzeko epea

Herrigunetik kanpoko auzoetan bizi diren herritarrei eta autobusa erabiltzeko zailtasuna duten herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Eskatzaileek udalerriko lurzoru ez urbanizagarrietan eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko ondorengo eremuetan erroldatuta egon beharko dute: Talai Mendi, Errotaberri, Astierreka, Astazubi eta Errotazar.

Uztailaren erditik martxan da taxi-bus zerbitzua eskatzeko epea, eta Zarauzko Udalak gogorarazi du ostiral hau izango dela eskaera egiteko azken eguna.

Herritarren Arreta Zerbitzura deituta (943-00 51 00) edo bertara jota eska daiteke txartela. Erabiltzaile izan nahi dutenek, eskaera orria, interesa duenaren NAN fotokopia eta argazki bat eman beharko dituzte.  Desgaitasuna dutenek, berriz, mugitzeko desgaitasun maila frogatzeko dokumentazioa, edo, bestela, zerbitzuaren erabiltzaile izateko beharra adierazten duen agiria aurkeztu beharko dute, Udaleko Gizarte Zerbitzuek emana.

Herrigunetik kanpoko auzoetan bizi diren herritarrei eta autobusa erabiltzeko zailtasuna duten herritarrei zuzendutako zerbitzua da taxi-busa.

Horregatik, eskatzaileek udalerriko lurzoru ez urbanizagarrietan eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko ondorengo eremuetan erroldatuta egon beharko dute: Talai Mendi, Errotaberri, Astierreka, Astazubi eta Errotazar.