Hasi da aurtengo Zaporra Memoriala

Argazkia: ZKE

Atzo arratsaldean jokatu ziren Frontoi Txikin Zaporra memorialeko lehen partidak. 

Eskuz binakako bi pilota partida jokatu ziren atzo arratsaldean Frontoi Txikin, Zaporraren oroimenezko eskuzko pilota txapelketako lehen jardunaldian. Hauek izan ziren bi neurketetako emaitzak:

  • Eskudero-Urruzola, 22 / Olaizola-Taberna, 12
  • Maiz-M. Etxeberria, 22 / Chiapuso-Aranburu, 12

Bihar, osteguna, jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia, 18:30etik aurrera, frontoi txikian.

  • Orbegozo-Odriozola / Ugarte Letona
  • Etxaniz-Balerdi / Lizaso-Gurutzealde