Leo'k taldeak gasolindegiko kafetegian emango du kontzertua larunbatean

Argazkia: Luis Llavori

Bizirik hala ere diskoa plazaratu berriaren aurkezpen kontzertua emango du Zarautzen Leok'k seikoteak. Emanaldia 20:00etan izango da, gasolindegiko kafetegian. 

Historia luzea duen taldea da Leok’k, baina, aldi berean, gaztea dela ere esan daiteke. 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zuten Zestoan, baina formazio berriarekin lauzpabost urte doa lanean, 2018. urtetik, hain zuzen. Beteranoa bezain gaztea, nostalgian sinesten ez duen taldea da Leok’k. Horren erakusle da plazaratu berri duen diskoa: sei abesti berriz osatutako Bizirik hala ere.

Diskoa atera ondorengo lehen kontzertua Zestoan emango dute ostiralean, eta gero, larunbatean, abuztuaren 6an, Zarautzen izango dira. Gasolindegiko kafetegian emango du zuzenekoa taldeak, 20:00etan hasita.