Kamioi batek istripua izan du gaur goizean Zelai azpibidean

Kamioiaren zatiak, gaur goizean, Zelai azpibideko errepidean sakabanatuta.

Gehienezko altuera zehaztuta dago pasabidean, baina antza, kamioiak altuera gehiago zeukan, eta sabai zati bat puskatu du istripuan.

Ez da aurreneko aldia kamioiren bat Zelai azpibidean barrena sartzen hasi, eta sabaia apurtzen duena. Gaur goizean ere horixe gertatu da, hedabide honek baieztatu ahal izan duenez.

Zorionez, inork ez du minik hartu; ez dute halakorik jakinarazi, behintzat.

Argazkiak: utzitakoak.