Beste asteburu batez, zazpigarren arteaz gozatzeko aukera egongo da Modelo zinema aretoan. Ostiraletik astelehenera, oraingoan film bera eskainiko dute: Bullet Train.
David Leitch da zuzendaria, eta Brad Pitt, Joey King, Aaron Taylor-Johnson, Brian Tyree Henry eta Andrew Koji dira aktoreak. 126 minutuko iraupena du, eta 16 urtetik gorakoentzat da.
Hitzordu zehatzak hauek dira:
- Bihar, ostirala: 20:00etan.
- Etzi, larunbata: 19:15ean eta 22:15ean.
- Etzidamu, igandea: 17:00etan eta 19:30ean.
- Abuztuak 8, astelehena, ikuslearen eguna: 17:00etan eta 20:30ean.