Bera Bera eta Zuazoren arteko lagunartekoa ikusteko aukera egongo da bihar Aritzbatalden

2020ko partida batean, AIala Zarautz eta Bera Bera nor baino nor (Argazkia: Luis Epelde)

Denboraldi berria prestatzeko lanetan hasita daude kirol askotan, baita eskubaloian ere, eta puntako partidaz gozatzeko aukera izango dute bihar herritarrek, baita herriko kirolariak ikustekoa ere.

Aritzbataldek Bera Bera eta Zuazoren arteko lagunarteko partida hartuko du bihar, larunbata, 19:00etan. 2022-2023 denboraldia prestatzen hasita daude hainbat kiroletan, eta eskubaloiko goi mailako bi talde horiek bertatik bertara ikusteko aukera izango dute bihar herritarrek.

Okerrik ezean, hiru kirolari zarauztar ere kantxaratuko dira: Bera Beran Alba Menendez kapitaina eta Andrea Zaldua; eta Zuazon Izei Permach.