Gaur gauean 'Nora' filma emango dute malekoian, ateri irauten badu

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 5a, 08:30

Euskaraldiak antolatu du aire zabaleko ekitaldia. Dama parean izango da, eta batzordeak postua ere jarriko du, Euskaraldiaz informazioa banatzeko.

Euskaraldiko lantaldea martxan da, eta gaur gauerako film emanaldia antolatu du. Hala, Lara Izagirreren Nora filma ikusteko aukera izango dute malekoira bertaratzen diren herritarrek.

Saioa 22:00etan hasiko da, Dama parean. Antolatzaileek jakinarazi dute, euria egingo balu emanaldia beste egun batera atzeratuko luketela. Aste hasieran eguraldiaren iragarpena ona zen, baina orain ez dago hain argi ateri eutsiko dion ala ez.

Hemen irakur daiteke filmari buruzko informazioa.