Peter Zeitlinger izango da gaur protagonista Photomuseumen

'Death for Five Voices' filmeko fotograma bat. Zeitlingerren lana 1995eko film horretan hasi zen.

Argazkilaria izateaz gain, zinegile ezaguna da Zeitlinger, eta bere ibilbide zinematografikoan zuzendaritza, gidoigintza eta muntaia landu ditu. Aula/Gela programaren hitzaldia doakoa izango da.

Gaur arratsaldean hitzordu berria izango da Photomuseumen Aula/Gela programaren barruan. Oraingoan Peter Zeitlinger argazkilaria eta zinegilea izango dute hizpide, eta ohi bezala, doakoa izango da saioa.

Zeitlinger, argazkilaria izateaz gain, zinegile ezaguna dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta bere ibilbide zinematografikoak zuzendaritza, gidoia eta muntaia hartu dituela barruan. "Werner Herzog zinemagilearekin lan egin zuen lehen aldiz 1995ean, Death for Five Voices-en Argazki Zuzendari gisa parte hartu zuenean. Horrek bere lanaren hasiera markatu zuen ondorengo dokumentaletan: Little Dieter Needs to Fly (1997), My Best Friend (1999), Wheel of Time (2003) eta Invencible (2000). Gainera, Argazkilaritza Zuzendari gisa lan egin du 30 film ingurutan eta telebistarako serie ugaritan".

"Nabarmentzekoa da Werneg Herzogekin berarekin eta Clive Openheimer zientzialariarekin batera fireball (2020) batera egindako azken lana, non Peter Zeitlingerren lanak paisaia naturalen edertasuna eta detaile bereziz harrapatutako jendea erakusten dituen", azaldu dute.