Bihar itxiko ditu ateak Pablo Zuriarrain artistaren erakusketak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 6a, 11:00
Zuriarrainen egurrezko eskultura bat.

Hilabetez egon da ikusgai Torre Luzean egurrezko eskulturen erakusketa.

Pablo Zuriarrain eskultore donostiarraren Torre Luzeako erakusketak bihar itxiko ditu ateak. Uztailaren 7an zabaldu zuten, eta bihar, hilabete geroago, izango du azken eguna.

Erakusketa aretoa, ohi bezala, egunero egon da zabalik, 18:00etatik 20:00etara, eta bihar ere ordutegi hori izango du.

36 piezaz osaturiko lagin esanguratsua egon da ikusgai; batez ere egurrez ekoitzitako lanak izan dira.