Gaur eguerdian, Ondarroako Bandera – Ondarroako Udala Sari Nagusia izan dute jokoan ETE Ligan aritzen diren taldeek. Zarautz Gesalaga Okelanek bigarren txandan egin du arraunean, Delteco Zumaia eta etxeko taldearekin batera, eta zumaiarrek markatu dute txandako denborarik onena, 11:11, 24. Azkenean, ohorezko txandan aritu den Hodarribiak (10:55,40) irabazi du bandera, eta bigarren sailkatu da Hibaika (11:01,52). Zarautz Gesalaga Okelan (11:26,91), berriz, bosgarrena izan gaurko estropadan.
Hona hemen Ondarroako Bandera – Ondarroako Udala Sari Nagusiko sailkapena: