SKAPA jaiak 2022

Mus eta puzzle txapelketak jokatu dituzte Santa Klara jaietan

Mikel Eizagirre 2022ko abu. 6a, 19:40

Azken Portuko I. Puzzle Lehiaketa izan da gaurkoa. Bitartean, Mus Txapelketa ere jokatu dute auzoko hainbat tabernetan. Final-laurdenak, final-erdiak eta finala, aldiz, Tentenea plazan izan dira.

Puzzle Lehiaketa jokatu dute lehendabizikoz Azken Portuko jaietan. Adin desberdinetako lauzpabost lagunekin, hamazazpi mahai antolatu dituzte, 500 piezako puzzlea aurrena nork osatuko.