Realeko lehen taldearekin debutatu du Egoitz Arana zarauztarrak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 8a, 12:53

Atezain gazteak lehen aldiz jokatu zuen ostiralean Realeko talde nagusiarekin, Eibarren aurkako lagunarteko partidan. 

20 urteko atezain zarauztarrak Eibarren aurkako lagunarteko partidan debutatu zuen Realeko lehen taldearekin, aurreko ostiralean. 1-2ko markagailuarekin galdu zuen partida Realak, eta ikusteko dago Arana zarauztarrak jokatzeko aukerarik izango duen denboraldia hastean, abuztuaren 14tik aurrera. 

ZKEren harrobikoa da Arana, eta Azkoitiko Anaitasuna taldeak fitxatu zuen 2019an. Realeko C taldearekin aritu zen aurreko denboraldian, eta estreinakoz jokatu zuen ostiralean talde nagusiarekin.