President's Cup irabazi dute Manterolak eta Garatek, eskubaloiko muduko txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 9a, 12:00
(@EFE_FVascaBM)

Final handira sailkatzerik izan ez bazuen ere, koparako lehian nagusi izan da Ugazi Manterola eta Miren Garate partaide diren Espainiako selekzioa. 

Ipar Mazedonian izan dira egunotan Ugazi Manterola eta Miren Garate eskubaloi jokalari zarauztarrak, Espainiako selekzioarekin jubenil mailako Munduko Txapelketa jokatzen. Ez zuten lehen txandan egokitu zitzaizkien arerio gogorrak garaitzerik lortu (Hungariaren eta Frantziaren aurka galdu zuten), eta zuzenean President's Cup titulua lortzeko lehian sartu ziren.  

Montenegroren aurkako finala 20-26ko emaitzarekin irabazita, kopa altxatu ahal izan dute azkenean bi zarauztarrek gainontzeko taldekideekin batera. Biek ala biek ekarpen ederra egin zuten partidan, gainera, Manterolak bi gol sartu baitzituen finalean, eta bost Garatek.