Eskudero-Urruzola eta Etxaniz-Balerdi sailkatu dira Zaporra memorialeko finalera

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 10a, 13:00
Atzoko finalaurrekoetako bat. (Utzitakoa)

Bihar jakingo da zein den aurtengo Zaporraren Oroimenezko Txapelketako bikote irabazlea. 18:30ean hasita, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izango da lehenik eta, ondoren, finala jokatuko dute. 

Atzo jokatu ziren Zaporraren oroimenezko eskuzko pilota txapelketako finalaurreko partidak Frontoi Txikin, eta erabakita geratu zen biharko finala. Eskudero-Urruzola bikoteak Etxaniz-Balerdiren aurka neurtuko ditu indarrak, eta bertan erabakiko da aurtengo txapelketako bikote irabazlea. 

Horren aurretik, ordea, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko da, 18:30ean hasita. Atzoko partidak galdu zituztenek kontsolazio saria eskuratzeko aukera izango dute, beraz. Maiz-M. Etxeberria bikotearen eta Orbegozo-Odriozolaren artean izango da lehia hori.