'Mysterion. Artea ez dago espero den lekuan' erakusketa ikusgai dago Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 10a, 12:00
Wolfgang Tillmansen artelana, Photomuseumen ikusgai daudenetariko bat. (W. Tillmans)

Fernando Garateren eta Estrella Gomararen Modus Vivendi bildumako 30 artelan inguru biltzen ditu Photomuseumen ikusgai dagoen Mysterion. Artea ez dago espero den lekuan erakusketak. 

Obren hautaketak ez dio diskurtso egitura zehatz bati erantzuten. Nazioartean ospea duten artista multzo bat aurkezten da bertan, eta beraien lanak ikusgai egongo dira urriaren 2ra arte. Honako hau da artisten zerrenda: Wolfgang Tillmans, Juan Luis Moraza, Txomin Badiola, Thomas Ruff, Paul M. Smith, Juan Uslé, Vasco Araújo, Roland Fischer, Unai San Martín, Richard Pare, Shirin Neshat, Dario Urzay, John Baldessari, Georges Rousse, Alberto García-Alix, José Ramón Amondarain, Sergio Prego, Leandro Feal, Carlos Irijalba, Ibon Mainar, Miguel Río Branco, June Crespo, Andrés Serrano, Per Barclay, Nan Goldin, Ian Wallace eta Jorg Sasse.

Asteartetik igandera izango da erakusketa ikusteko aukera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Sarrerak 6 euro balio du, baina asteazkenetan eta ostiraletan doakoa izango da. Abuztuaren 15ean eta irailaren 9an itxita egongo da museoa.