SKAPA jaiak 2022

Umeak izan dira protagonista Azken Portuko festetako lehen orduetan

Abian dira Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak. Umeak izan ziren atzo protagonista, lasterketekin eta Jalgi dantza taldearen erakustaldiarekin. 

Beroari aurre egin zioten atzo Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festetara bertaratu ziren herritarrek. Festetako lehen ekitaldiak, berez, pasa den asteburuan izan baziren ere, jaiei hasiera eman zien suziria atzo arratsaldez bota zuten. 

Umeak izan ziren atzo atzo arratsaldeko protagonista. Batetik, hiru adin tartetan banatutako lasterketak izan zituzten, eta haien amaieran, behin opariak banatu ondoren, Jalgi dantza taldearen eskutik, euskal dantzen erakustaldia izan zen Sagasti plazan. 

Festek larunbatera arte jarraituko dute. Hemen egitaraua.