Tren zerbitzua indartuko da Donostiako Aste Nagusia dela eta

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 11a, 16:00

Aste Nagusia ospatuko dute Donostian datorren larunbatean, hilaren 13an hasi eta abuztuaren 20ra bitartean. Joan-etorriak errazteko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek.

Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du Zumaia-Donostia linean, Donostiako Aste Nagusia dela eta joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 13tik 20ra izango da abian, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar trenak ere izango dira.

Eguneko zerbitzuak ohiko maiztasuna eta ordutegia izango du, 30 minuturo, bi noranzkoetan. Gauetan, berriz, 13tik 20ra bitartean, gaueko trenak eskainiko dira, eta ordu bakoitzean tren bat ibiliko da noranzko bakoitzean.

Autobusen geltokietan aldaketak

Festak direla eta, Zumaia eta Donostia arteko lineetan, Donostiako geraleku batzuk kenduko dira eguneko une batzuetan. Lurraldebusek azaldu duenez, Aste Nagusiko egun guztietan, zerbitzu guztietan, Donostiako sarrerak ohiko ibilbidetik egingo dira. Irteeretan, ordea, Askatasun Etorbideko ohiko geldialdia egingo da, gaueko 21:30etik aurrera izan ezik, geraleku hori San Martin 58 Kalera eramango dutelako.

Xehetasun gehiago hemen eskuratu daitezke.