Aste Nagusia 2022

Bihar hasiko dira Aste Nagusiko kontzertuak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 13a, 10:00

La Oreja De Van Gogh taldeak eskainiko du Aste Nagusiko lehen kontzertua, bihar. Kontzertu guztiak 23:00etan izango dira, malekoiko Damaren parean.

Ama Birjinaren Jaien bueltan, hainbat hitzordu antolatu ditu udalak. Su artifizialez eta buruhandi eta erraldoien kalejirez gain, hainbat talde entzutetsuren kontzertuak izango dira bihartik aurrera malekoian, Dama parean.

La Oreja De Van Gogh Donostiako talde ezagunak emango du lehen kontzertua, bihar. Asteartean, Trio Medianoche igoko da oholtzara eta, asteazkenean, Zetak. Jarraian, ostegun eta ostiralean, Esne Beltzak eta Celtas Cortos taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, hurrenez hurren.

Emankizun guztiak 23:00etan hasiko dira.