SKAPA jaiak 2022

Plaza bete poz

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 12a, 18:30

Santa Klara bigarrenez, marmitako lehiaketa eta auzo bazkaria egin dituzte Sagasti plazan. Marmitakoa prestatzera animatu diren kuadrillak goizetik izan dira bertan lanean, eta 15:00ak aldera mahaia jarrita zegoen eta oturuntzarako gertu ziren herritarrak.

Goazen denok batera tradizionala abestu ondoren hasi da bazkaria.

Festetako hirugarren eguna izanagatik, ez da neke edota aspermen zantzurik nabari jendearen aurpegietan. Ez dira falta izan txalo, txistu eta unblenble-ak gaurko hitzorduan, eta giro ederrean bazkaldu dute ehunka herritarrek.