1970eko kintokoek bazkaria egingo dute urriaren 1ean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 13a, 11:00

Parte hartu nahi dutenek abuztuaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena, adierazitako kontu korrontera transferentzia eginda. 

1970ean jaiotakoek 50 urte bete zituzten 2020an, baina urte hartan ospakizunik ezin izan zutenez egin, aurten ospatuko dute urteurren biribila.

Urriaren 1ean, Aiala jatetxean egingo dute bazkaria, eta bertaratu nahi dutenek abuztuaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena.

Izena eman nahi duenak 75 euro sartu beharko ditu transferentzia bidez honako kontu korrontera: ES38 2095 5076 4091 2163 6665. Informazio gehiago nahi duenak,  665 71 27 90 telefono zenbakira idatzi dezake, eta kintako Whatsapp taldean sartu.