Aste Nagusia 2022

Malekoia dardarka ipini du La Oreja De Van Goghek

Donostiako talde ezagunak kontzertua eman zuen atzo Zarautzen, Aste Nagusiko lehen gauean. Ritxi Goya argazkilariak kontzertuko hainbat une harrapatu zituen, eta udaleko Turismo departamentuak plazaratu ditu irudiok. 

Aste Nagusiaren hasiera izan zen atzokoa. Datozen egunetan ere hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da eta, gaur eta bihar, baita su artifizialez ere. Ikusi hemen egitaraua. 

Argazkiak: Ritxi Goya.