Auzolana antolatu du biharko Itaiak, gaztetxe berrian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 16a, 17:00

Urola Kostako Itaiak auzolanerako deia luzatu du biharko. Gaztetxe berria izango den eraikina atontzen ari dira apurka-apurka, eta bihar 10:00etan auzolanerako hitzordua jarri du Itaiak, garbiketa eta margoketa lanetarako. Bizkaia kaleko 61. zenbakian jarri dute hitzordua, gaztetxe berriaren eraikinean. 

"Besteak beste, emakume langileon antolakuntzarako beharrezko izango den espazioaren egokitzapenean parte hartuko dugu", adierazi du Urola Kostako Itaiak sare sozialen bidez.