Obra hondakinez inguratuta dago Putzuzulo gaztetxea, eta inguruko egiturak birrintze lanetan dabiltza egunotan obrako langileak. Egun batzuk barru eraitsiko dute eraikina bera.
Gaztetxearen parean ikus daitezkeenen moduko eraikinak egingo dituzte pareko partzeletan, babes maila ezberdinetakoak. Horretarako, bertan zeuden hainbat eraikin eraisten ari dira apurka-apurka, eta gutxi batzuk soilik daude zutik uneotan.