6 urtetik gorako haurrentzat hondarrezko eskulturen tailerra izango da bihar arratsaldean hondartzan, Gurutze Gorriaren parean. 6 urtetik beherako haurrek ere parte hartu ahalko dute, baina heldu batekin egon beharko dute.
Hiru txandatan banatuta egongo da ikastaroa, eta parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute Turismo Bulegoan, 943-83 09 90 zenbakira deituta edo turismoa@zarautz.eus helbidera idatzita. Honako hauek izango dira txandak: 16:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Txanda bakoitzean gehienez 25 umek eman ahalko dute izena.