Zetak-en kontzertua bertan behera eguraldiagatik

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 18a, 09:00

Zarauzko Aste Nagusiaren barruan, Peio Reparazen Zetak proiektua zen atzo gauean eskaintzekoa bere zuzenekoa Dama parean. Zoritxarrez, euriak eta haize zakarrak bertan behera uztera behartu zuten emanaldia. Zarauzko Udala azken unera arte saiatu zen eusten, baina ezinezkoa izan zela azaldu zuen.