Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dira Kontxarako sailkatze estropadak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 25a, 15:30
Zarautz Kontxan.

Gizonezkoek abuztuaren 31n jokatuko dute, eta emakumezkoek hurrengo egunean, irailaren 1ean. Bi hitzorduak 18:00etan hasiko dira. Partaideen eta multzoen berri eman dute jada.

Datorren astean, asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxarako sailkatze estropadak gizonezkoek nahiz emakumezkoek. Asteazkenean, hilak 31, ariko dira gizonezkoak; irailaren 1ean, ostegunean, emakumezkoak. Bi hitzorduak 18:00etan hasiko dira.

Ohi bezala, zazpina taldek lortuko dute sailkatzea gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan Kontxako Estropadak jokatzeko, Donostiarra sailkatze estropada jokatu gabe aritzen baita Kontxan lehian.

Kontxako bi jardunaldiak, bestalde, irailaren 4an eta 11n izango dira, biak igandearekin.

Taldeak honela banatu dituzte:

Gizonezkoak

A taldea:

  • Urdaibai
  • Cabo
  • Ares
  • Getaria
  • Kaiku
  • Lekittarra
  • Hondarribia
  • Ondarroa
  • Orio Orialki
  • San Pedro
  • Zierbena

B taldea:

  • Arkote
  • Castro
  • Castropol
  • Delteco Zumaia
  • Deusto
  • Hibaika
  • Lapurdi
  • Mutriku
  • San Juan
  • Samertolameu
  • Pedreña
  • Zarautz Gesalaga Okelan

Emakumezkoak

A taldea:

  • Cabo
  • Chapela
  • Delteco Zumaia
  • Deusto
  • Arraun Lagunak
  • Hibaika
  • Hondarribia
  • Orio Orialki
  • Tiran
  • Tolosaldea

B taldea:

  • Castro
  • Castropol
  • Salgado Perillo
  • Rianxo
  • Hernani
  • Ferrol
  • Ondarroa
  • Portugalete
  • Zarautz Gesalaga Okelan