Euskal Astea 2022

Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai Euskaraz Bizi Eguneko bazkarirako txartelak

Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 12:00
Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkaria. (Hitza)

Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkarirako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai Musika Plazan, 18:30etik aurrera. Pertsonako gehienez ere bost txartel erosteko aukera izango da. Helduen menuak 14 euro balioko du, eta haurrenak, berriz, 8 euro. 

Helduen menuan bi aukera izango dira: tomate entsalada, patatak errioxar erara edo arroza barazkiekin, gazta eta irasagarra, kafea eta kopa. Haurren menua, berriz, honakoa izango da: tomate entsalada, makarroiak tomatearekin eta izozkia. 

Herri bazkaria irailaren 3an izango da, 14:30ean, Musika Plazan.