Irailaren 16 eta 17an ospatuko dituzte Salbideko jaiak

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 30a, 10:15
Salbide auzoko jaiak.

Ostiral honetan jarriko dituzte salgai auzo bazkarirako txartelak, arratsaldez, Salbide parkean.

Euskal Astean murgilduta dago herria, eta Euskal Jai Egunerako oraindik hamar egun geratzen dira ere, Salbideko jai batzordeak dagoeneko iragarri ditu auzoko festak. Egitarau oparoa antolatu dute irailaren 16 eta 17rako; tartean, girotzen joateko, mus txapelketa jokatuko dute irailaren 1oean.

Egitaraua iragarri bakarrik ez, abian ere jarri dira. Izan ere, ostiral honetan jarriko dituzte salgai irailaren 17an egingo dute auzo bazkarirako txartelak, 17:00etatik 21:00etara, Salbideko parkean.

Haurren menuak 10 euro balioko du (tomatea, makarroiak eta postrea) eta helduenak 14 euro (tomatea, paella, postrea, kafea eta kopa); edaria barne izango da, eta aukera begetarianoa ere eskainiko dute.

EGITARAUA
Irailak 2, ostirala
- 17:00. Auzo bakariko txartelak salgai, Salbide parkean.

Irailak 10, larunbata
- 16:30. Mus Txapelketa. Arratsaldean eta gauean, auzoa girotzeko musika.

Irailak 16, ostirala
- 17:00. Txupinazoa eta txosnaren irekiera.
- 17:15. Haur jolasak arratsalde osoan,pintura tailerrak, buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:00. Matraka elektrotxaranga.
- 20:00 Parriladaren hasiera.
- 22:30. Kontzertuak: GZR, Ameba eta Manuela Ahizpak.

Irailak 17, larunbata
- 09:00. Diana matutinatua.
- 10:30. Txirrindulari txikien itzulia.
- 11:30. Haur jolasak egun osoan.
- 12:30. Apaxi ipuin kontalaria.
- 12:30. Auzo bazkaria.
- 17:00. Andoni Ollokiegiren kantaldia. Bukatzean, poteo girotua.
- 22:30. Fan & Go.