Euskal Astea 2022

Laura Bastida eta Ekain Uzkudun txapeldun Binakako Dantza Txapelketan

Euskal Astearen barruan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Lege Zaharren enparantzan. Guztira, bederatzi bikotek hartu zuten parte –azkenean, Zarauzko bikotea ez zen aurkeztu plazara–, eta Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek osatutako bikoa izan zen txapelduna. Ohi bezala, zaletu ugari gerturatu zen plazara dantzarien erakustaldiak ikustera.