"Bederatzigarren postua garaipen bat da guretzat, nahiz eta zazpigarrenaren bila joan garen"

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 2a, 11:15

Zarautz Gesalaga Okelango neskek sailkatze estropada serioa jokatu zuten atzo arratsaldean Donostian, Kontxako badian. Arraunketa dotorea eta txukuna erakutsi zuten, eta lehiarako grina. Gutxigatik bada ere, sailkatzeko atarian geratu ziren zarauztarrak, bederatzigarren postuan. Hona hemen Ane Carrera Enbatako patroiaren atzoko balorazioa.