Haurrak izango dira gaur jaun eta jabe

Dantzarien emanaldia Lege Zaharren enparantzan (Aritz Mutiozabal)

Haurren Euskal Jai Eguna ospatuko da gaur egun osoan zehar. Ohiturari jarraituz, Euskal Herriko hainbat euskal dantza taldek bat egingo dute eguerdian Lege Zaharren enparantzan, eta emanaldia eskainiko dute; Jalgi ere bertan izango da. Arratsaldean, kalejira izango da Iñurritzara, eta han puzgarriak eta dantzaldia izango dira.

Egitaraua
- 10:30. Lege Zaharren enparantzan, dantzarien bilkura.
- 11:00. Kalejira Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
- 11:15. Dantzariak kalez kale.
- 12:45. Lege Zaharren enparantzan, dantzarien harrera eta emanaldia (eguraldi txarra egingo balu, gaztelekuan).
- 13:30. Lege Zaharren enparantzan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko (eguraldi txarra egingo balu, gaztelekuan).
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz Trik eta Ustekabe txarangarekin.
- Ondoren, Iñurritzan dantzarien bilkura.
- 18:00. Iñurritzan, puzgarriak.
- 18:30. Iñurritzan, Ttipika haurrentzako dantza gidatuak.
- 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.