Euskal Astea 2022

Hamabi dantzarik hartuko dute parte Aurresku Txapelketan

Euskal Astearen barruan, gaur eguerdian XXXIV. Aurresku Txapelketa jokatuko da Lege Zaharren enparantzan. Guztira, dozena bat dantzarik eman dute izena; batik bat, Legazpiko ordezkaritza nabarmenarekin. Lehiaketa 11:30ean hasiko da.