Euskal Astea 2022

Hastera doa euskararen aldeko egun bizia

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 3a, 08:30

Ekitaldiz beterik dator Euskaraz Bizi Eguna. Betetzera gatoz! lelopean, ohiko  euskararen aldeko lasterketa egingo dute goizean eta herri bazkaria 14:30ean Musika Plazan. Aurten, berritasun gisa, kultur elkarretaratzea eta ekitaldia izango da eguerdian malekoian.

Egitaraua
-11:00. Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXVI. Lasterketa eta Euskararen aldeko III. Irristaketa Lasterketa, AEK-k antolatuta (izen-emateak 10:15ean, 8 euro; aurten ibilbide aldaketa).
- 12:00. Kultur elkarretaratzea, malekoian.
- 13:00. Ekitaldia Gurutze Gorriaren parean izango da: Martxa baten azken notak, Behin betiko eta Ikusi mendizaleak abestu eta dantzatuko dituzte elkarrekin, eta euskararen aldeko aldarria irakurriko dute.
- 14:30. Musika Plazan, XXXVI. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
- 18:30. Musika plazatik, kalejira aldarrikatzailea, AEK eta EHEk antolatuta.
- 22:30. Musika plazan, kontzertua Lukiek taldearekin.