Euskal Astea 2022

Musika emanaldia eta bazkaria egin dituzte Euskaraz Bizi egunaren bueltan

Mireia Galarza Bastida 2022ko ira. 3a, 17:11

Korrika lasterketa eta gero, ekitaldia egin dute malekoian dantza eta musika uztartuz. Hain zuzen, Martxa baten azken notak, Behin betiko eta Ikusi mendizaleak abestu eta dantzatu dituzte elkarrekin, eta euskararen aldeko aldarria ere irakurri dute. Adierazi dutenez, "euskara zaindu egin behar dugu, eta gure aurreko belaunaldietatik jaso dugun moduan, ondorengoei eman behar diegu".