Irailaren 15era bitartean eman ahalko da izena Helduen Eskola Publikoan

Erredakzioa 2022ko ira. 5a, 09:00
Zarauzko Helduen Eskola Publikoaren irudi bat.

Askotariko eskaintza izango da 2022-2023 ikasturtean. Hain zuzen ere, DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza eskainiko dituzte datorren ikasturtean.

Laster hasiko dute 2022-2023 ikasturtea Zarauzko Helduen Eskola Publikoan, eta irailaren 15era bitartean eman daiteke izena. Horretarako 943-85 03 99 telefonora deitu edo 012760aa@hezkuntza.net helbide elektronikora idatzi dezakete interesdunek. 

Datorren ikasturtean honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak: DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza.