Euskal Astea 2022

Eguzkia lagun, Haurren Euskal Jai egunean

Urtzi Oteiza 2022ko ira. 4a, 16:49

Goizean goiz hasita, euskal kulturarekin lotutako ekitaldi ugari izan da gaur Zarautzen. Lege Zaharren enparantzako dantzarien bilkurarekin eman diote hasiera Haurren Euskal Jai Eguneko egitarauari, eta bertan egin dute eguardi partean dantzarien harrera eta emanaldia ere. Arratsaldean buruhandiak eta erraldoiak, txarangak eta puzgarriak izango dira, besteak beste.