Euskal Astea 2022

Ane Anuarriz eta Mikel Esnaola lezoarrek irabazi dute Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

Bigarren postuan, aldiz, Lizartzako Onditz Esnaola eta Andoaingo Jurgi Errandonea sailkatu ziren. Hirugarren postua Jone Arriaran eta Izaro Arandia azpeitiarrentzat izan zen. 

Euskal Astearen barruan, atzo jokatu zuten Bikote Gazteen Dantza Txapelketa Lege Zaharren enparantzan. Guztira hamabi bikotek egin zuten dantzan taula gainean, baina txapela bikote bakarrarentzat izan zen. Hain zuzen, Ane Anuarriz eta Mikel Esnaola lezoarrek egin zuten lehenengo.

Bigarren postuan, aldiz, Lizartzako Onditz Esnaola eta Andoaingo Jurgi Errandonea sailkatu ziren. Hirugarren postua Jone Arriaran eta Izaro Arandia azpeitiarrentzat izan zen.