Salbideko II. Mus Txapelketa jokatuko dute larunbatean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 7a, 11:00
(Jon Atxutegi)

Festen aurreko asteburuan jokatuko dute mus txapelketa Salbide auzoan. Lehen zortzi bikoteentzat izango dira sariak, baita auzoko onenarentzat ere.

Auzoko festak hilaren 17an eta 18an izango badira ere, asteburu honetan mus txapelketa jokatuko dute Salbiden. Larunbatean izango da, hilaren 10ean, 16:15ean hasita.

Izen-ematea txapelketa hasi aurretik egin beharko da, 15:30ean. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du, eta partidak lau erregetara eta hogei tantoko lau usteletara jokatuko dituzte.

Lehen zortzi postuetan geratzen diren bikoteentzat sariak izango dira. Honako sari hauek eskuratuko dituzte mus jokalari trebeenek:

  1. 180 euro, Kebidek eta Asti Pinturaken eskutik.
  2. 120 euro, Hator Apartamentuaken eskutik.
  3. Kirkilla jatetxean afaria bi lagunentzat.
  4. Zubi Ondo jatetxean afaria bi lagunentzat.
  5. Tivoli-Naparrak tabernan afaria bi lagunentzat.
  6. Kantabriko tabernan afaria bi lagunentzat.
  7. Salbide tabernan afaria bi lagunentzat.
  8. La Potx tabernan afaria bi lagunentzat.

Lehen zortzi postuetan geratzen ez den auzoko lehen bikoteak, berriz, lau gosari irabaziko ditu Aterpe kafetegian.

Erlazionatuak