Pentsionistek mobilizazioei berrekingo diete bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 11a, 09:00
Astelehenero bildu ohi dira pentsionistak, bizi baldintza duinak aldarrikatzeko. (Amaia Urbieta Arruti)

12:00etan Lege Zaharren enparantzan jarri du hitzordua Pentsionisten Mugimenduak, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta zaintza eta osasun zerbitzu publikoak aldarrikatzeko. 

Udako etenaren ostean, bihar ekingo die Pentsiodunen Mugimenduak asteleheneroko mobilizazioei berriz ere. Zarautzen Lege Zaharren enparantzan bilduko dira 12:00etan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, bihar bertaratzen direnek zerbait dastatzeko aukera izango dute. 

Ia duela bost urte hasi zen Pentsiodunen Mugimendua "bizitza duinen aldeko" aldarriak kalera ateratzen, eta irmo eusten die oraindik ere protestei eta aldarriei. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta zaintza eta osasun zerbitzu publikoak aldarrikatuko dituzte ikasturte berrian ere, eta deialdian mahai gainean jarri dute pentsioen erdia baino gehiago ez direla heltzen aldarrikatzen duten gutxiengo kopurura, eta emakumeek %30 gutxiago kobratzen dutela jubilazioan.