Angel Azkueren margolan erakusketak ikusteko azken egunak

Angel Azkueren margolan bat.

Angel Azkue artista hernaniarrari eskainitako erakusketak izan dira ikusgai udan zehar herrian. Uztailean, 1997tik 2007ra egindako margolanak paratu zituzten Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan, eta abuztuan, haren osagarri gisa –bere obraren lehen zatikoa–, bigarren erakusketa bat zabaldu zuten Torre Luzean.

Hain justu ere, Azkueren ondare piktorikoaz gozatzeko azken egunak izango dira datozenak. Izan ere, Torre Luzean dagoen mostra igandera arte izango da ikusgai, eta Sanz Enea kultur etxekoa, berriz, handik astebetera itxiko dute, irailaren 18an.