Herrimamituz bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzkohitza.eus-ek

Atari honen erabiltzaileek osteguneko 12:00ak arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Hilaren 16an, datorren ostegunean, Herrimamituz bertso saioa eskainiko dute Modelo aretoan. Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi ariko dira kantuan, eta Xabier Alberdi historialariak jarriko ditu gaiak.

Saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzkohitza.eus-ek, udaleko Kultura departamentuaren eskutik. Zozketan parte hartu ahal izateko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Horretarako aukera izango dute irakurleek 12:00ak arte. Irabazlea ostegunean bertan jakinaraziko du atari honek.