Iñigo Eizagirre hirugarren izan da Urdulizeko txirrindularitza lasterketan

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 10a, 12:30
Iñigo Eizagirre Urdulizeko lasterketako podiumean (@jirabira)

Lehendakari Sarirako puntuagarria den XXXV. Andra Mari Sari Nagusia txirrindularitza proba jokatu zen herenegun Urdulizen, eta Eulen taldeko txirrindulari zarauztarra hirugarren izan zen helmugan. 

Lasterketa azkarra izan zen herenegun Bizkaiko errepideetan zehar jokatu zena. Ihesaldi saiakera ugari izan ziren, baina ezin izan zuten minutu bateko aldea baino gehiago lortu. 

Lasterketaren amaiera aldera Andraka eta Jata mendien igoera izan zen, eta une horretan erasoaldia jo zuen Yanne Dorenbos txirrindulari herbeheretarrak, baita helmugara bakarrik heldu ere 2:57:23 denborarekin. Bigarren Mikel Retegi (Lizarte) izan zen, eta hirugarren Iñigo Eizagirre (Eulen-Nuuk) txirrindulari zarauztarra.