Euskal Astea 2022

Irudietan: Euskal Jai Eguneko giroa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 10a, 09:00

Festa lehertu zen atzo Zarautzen. Dotore atera ziren herritarrak kalera Euskal Jai Egunaz gozatzeko asmoz, eta gogotik gozatu zuten. Jendez bete ziren Alde Zaharreko kaleak, eta dantzan, kantuan eta jan-edanean aritu zen jendea eguerdi partean.

Euskal Jai Eguneko irudi, bideo eta albisteak ikusteko, egin klik hemen.