Euskal Astea 2022

'Salbide, lehen eta orain' orga lehiaketako garaile

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 10a, 10:00

Lehen eta orain izenpean, Salbideko labaderoa irudikatu zuen orgak irabazi du aurtengo Euskal Jai Eguneko orga lehiaketa. Hainbat kuadrilla izan ziren, irudimen handiz, sariketara aurkeztu zirenak; tartean, hainbat urtetan karroza handiak egin dituen Jose Mario Zuazobide ere animatu zen.

Era berean, karroza handiak berreskuratzeko lan horretan, Jose Luis Lasa eskultoreak euskal balea arrantzaleen omenezko pieza eder bat erakutsi zuen egun osoan zehar kamioi baten gainean.

Euskal Jai Eguneko irudi, bideo eta albisteak ikusteko, egin klik hemen.