Hiribusa neguko ordutegiarekin hasiko da astelehenetik aurrera

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 10a, 17:00
Zarauzko Hiribusa.
Ikasturte berriarekin batera, astelehenetik aurrera Zarauzko Hiribusak neguko ordutegiari ekingo dio. Aldaketa nabarmenen artean, honako hauek izango ditu: batetik, goiko kanpinera udan egiten den zerbitzua kendu egingo dute, eta bestetik, ikastetxeetako zerbitzua indartu.

Ohi bezala, zarauzkohiribusa.org webgunean dago eskuragarri ordutegi berria, baita PDF formatuan hemen gainean klikatuta.