Peru Zumetak eta Joxe Mari Larrañagak irabazi dute Salbideko Mus Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 11a, 10:00

Auzoko festak hilaren 17an eta 18an ospatuko badituzte ere, atzo arratsaldetik hasi ziren girotzen Salbiden II. Mus Txapelketarekin. Guztira, 42 bikotek eman zuten izena, eta auzoko taberna eta kafetegitako terrazetan jokatu zituzten partidak. Azkenean, Peru Zumetak eta Joxe Mari Larrañagak osatutako bikoa izan zen txapelduna.

Hauek Xabier Trejo eta Zuhaitz Alberdi hartu  zituzte mendean finalean. Orotara, lehen sailkatuentzat banatu zituzten sariak Salbideko jai batzordeak. Auzoko bikote onenarentzat ere izan zen saririk, eta hori Jose Angel Morenok eta Valentin Carmonak osatu zuten.

Erlazionatuak