Hilberria

Gervasio Juaristi alkate ohia hil da

Gervasio Juaristi, Arrosategi parkean. (Aritz Mutiozabal)

70eko hamarkadan, frankismo garaian, Zarauzko alkate eta zinegotzi izan zen, eta, ondoren, Zarauzko PPko presidente izateaz gain, Gipuzkoako biltzarkide ere izan zen.

Atzo hil zen 91 urte zituela Gervasio Juaristi Ostolaza, Zarauzko PPko presidente izana eta EAEko alderdi popularreko historikoetako bat. 1972an, frankismoaren hondarrean, Zarauzko alkate izendatu zuten, eta, jarraian, bost urte zinegotzi aritu zen, 1977ra arte. Zarauzko PPko zuzendaritzari heldu zion ondoren, eta Gipuzkoako biltzarkidea ere izan zen.

Politikaz aparte, Abendaño industrialdean familiako negozioa zuen, Engranajes Juaristi izenez ezagutzen dena.

Hileta elizkizuna bihar arratsaldean izango da, 19:00etan,Andre Mariaren Zeruratzea parrokia elizan.