Jalgi Dantza Taldean izena eman daiteke

Matrikulazio eguna ostegun arratsaldean izango da, Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Jalgi Dantza Taldeak 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea ireki du, haur zein gaztetxoak euskal dantzetan trebatu daitezen. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena. Horretarako hitzordu zehatz bat jarri dute: irailaren 15ean, ostegun honetan, izango da 18:00etatik 20:00etara, Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun nahiz orduei buruzko informazioa matrikulazio epea amaitu ondoren zabalduko da. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com posta elektronikora idatzi daiteke daiteke.