Bihar hasiko da pintxo potea berriro

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 13a, 13:00

Ikasturtea abiatzearekin batera, herriko hainbat tabernak pintxo potea eskainiko dute asteazkenetan. 

Udako etenaren ondoren, ikasturtean zehar herriko hainbat tabernak egin ohi duten pintxo pote eskaintza martxan da berriro. Hala, asteazkenero eskaintza berezia izango da herriko hainbat tabernatan: pintxoa eta edaria hartu ahal izango dira, 2,5 euroan. 

Zurekin elkartearen arabera, "gero eta taberna gehiagok" eskaintzen dute pintxo potea asteazkenetan. Aurten, hain zuzen ere, 22 tabernak hartuko dute parte egitasmoan.